Azala
Liburua Mailegaezina

Egungo euskal poesiaren historia / Jon Kortazar (zuzendaría eta alearen arduraduna) ; Axun Aierbe ... [et al.]

Egungo euskal literaturaren historia nagusia egiteko asmotan bigarren pausoa dugu aurkezten dugun Egungo Euskal Poesiaren Historia hau, 2007. urtean talde berberak argitaratu zuen Egungo Euskal Nobelaren Historiaren neba-arreba bizkia. Zati bi ditu liburu honek. Lehen aldean, 1975-2002 garaiko euskal poesiaren ibilbidea aztertzen da, generoak izan dituen argiak eta ilunak azalduz. Bigarren aldean, ostera, hogei eta hiru poema liburu irakurtzen dira, Bernardo Atxagaren Etiopia (1978) garrantzitsuarekin hasi eta Kirmen Uriberen Bitartean heldu eskutik (2001) liburu argiarekin bukatuz. Garaiko euskal poetarik garrantzistuenen liburuak aipatzen ditu Historia honek. Egile klasikoak, Bitoriano Gandiaga, Juan Mari Lekuona eta jarraitzaileak, Mikel Lasa, Amaia Lasa, Xabier Lete; garai berriko zantzuak, Joseba Sarrionandia, Koldo Izagirre, zein izen berriak, Xabier Montoia, Itxaro Borda, Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi, Juanjo Olasagarre, Miren Agur Meabe, eta haien lanak begiztatu ditu. Egile den Ikerketa Taldeak irizpide sendotasuna eta ikerketan maisutza erakutsi du euskal kritikaren alorrean eta Euskal Herritik kanpo egindako zenbait hitzaldi eta jardunalditan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Aierbe, Axun (1968-2008) ; Kortazar, Jon
Argitaratua: [Bilbao] Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, LG 2009
Bilduma: Euskal literatura (Euskal Herriko Unibertsitatea) ; 5
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Euskal Literatura idatzia [R600] 821.361-1.09 KOR egu Mailegaezina IRALE17060090
Monografia 821.361-1.09 KOR egu Mailegatua  Maileguan eskatu 1016613