Azala
Liburua Eskuragarri

Han goitik itsasoa ikusten da / Julen Gabiria

Han goitik itsasoa ikusten da, Euskal Herrian gerra aurreko urteetan hasi baina, batik bat, II. Mundu Gerra bitarteko Italian gertatzen da, eta bizikleta da bi mutur geografiko horiek lotzen dituen aitzakia: Roman Alberdi mutikoak Euskal Herriko itzulian ikusiko du lehenengoz Gino Bartali karrerista handia; erbestera bidalitako umea dela Frantziako Tourrean topatuko du hurrena, Alpeetako mendi bat igotzen biak, eta haren bila joango da geroago, Toskanako Ponte a Ema herrira. Txirrindulari-kontuez gainera beste gai eta pertsonaia asko aterako zaizkigu bidera ordea: film amerikarrak ezkutuan ematen dituen zinemazalea, txoriak ebanjelizatzen dituen fraidea, lehorrean geratutako marinel portugesa, egunero ogiren batean gerezia sartzen duen okina, judua dela ezkutatu behar duen neskatxa esne-saltzailea... Guztiak ere Toskanako giro lasai, sentsual eta bizizale horretan blaituak. Idazkera txinpartatsua, giro ameslaria, ukitu surrealistak eta injustiziaren kontrako matxinadarako deia elkartzen dira istorio eder bezain hunkigarri honetan, literatura eta bizitza eskutik joan daitezkeela erakutsiz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Gabiria, Julen
Argitaratua: Donostia : Elkar , 2010
Edizioa: 8. argit
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 238
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Entzun audioa (Etxegiroan.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N GAB han Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050574
Narratiba (Helduentzat) N GAB han Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018196