Azala
Liburua Eskuragarri

Bigarren hizkuntzaren didaktika Haur eta Lehen Hezkuntzan / Uri Ruiz Bikandi (apailatzailea) ; [UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena ; Itzultzailea, Iñaki Iñurrieta Labaien ; hizkuntza-begiralea, Juan Kruz Igerabide ; begirale teknikoa, Uri Ruiz Bikandi]

Munduan gero eta zabalduago dago ikasleei ama-hizkuntzan ez baina beste hizkuntza batean irakastea. Fenomeno oso hedatu horrek eragina du ikastegien antolamenduan, eta ikasgelen egunerokoan mamitzen da. Ikasgeletan, ikasleentzat bigarren hizkuntza (2H) den horretan irakasten dira jakintza-arloak. Hezkuntza-zeregin horri zorrotz ekin nahi bazaio, kontuan hartu behar dira hiztun berriek hizkuntza ulertzeko eta ekoizteko jarraitzen dituzten prozesuak; bidean aurkitzen dituzten zailtasunak ezagutu behar dira, ikaskuntzari ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Ikerketa ugari egin dira bigarren hizkuntza eskuratzeari, irakasteari eta ikasteari buruz, baina ikerkuntza hori ez da beti irakasleen esku izaten. Didaktikak, ordea, lan horien emaitzetan oinarritu behar du ikasleen komunikazio- eta ezagutza-trebetasunak indartzeko. Liburu honetan, zeregin horren funtsak aztertzen dira, jarduera didaktikorako irizpideak eztabaidatzen, eta ikasgelan jarduteko era jakin batzuk proposatzen. Teoria zehatz azaltzearekin batera, proposamen praktikoak egiten dira bigarren hizkuntzan hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasteko, bai eta bigarren hizkuntzaren bitartez era guztietako jakintzak transmititzeko ere. Laguntza aparta aurkituko dute hemen eskola elebidunetako hezitzaileek, Pedagogia eta Hezkuntza Zientzietako ikasleek eta, oro har, irakaskuntza elebidunean aldez edo moldez interesa duten guztiek.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskara Zerbitzua
Egilea(k): Ruiz Bikandi, Uri (1950-2023) ; Igerabide, Juan Kruz ; Iñurrieta, Iñaki
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2009
Gaia:
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 373.2/3 big Eskuragarri  Maileguan eskatu 1021066
Monografia 373.2/3 big Eskuragarri  Maileguan eskatu 1019057