Azala
Liburua Eskuragarri

Gure zinemaren historia petrala / Koldo Izagirre

Liburu hau datu eta aipamen harrigarriz betea dago. Baina liburu hau ez du historialari batek idatzi. Liburu hau idazle batek idatzi du. Datua komentatua dator, aipamenak gaiztoz daude hartuak, pertsonaiak kontrajarri egiten dira. Egilea manipulatzaile handia da hemen. Gaur egungo Kuba erakusteko erabili zuen ironia bera ageri zaigu berriz. Gozatzeko eta lantzean behin algara ere egiteko prest ez bazaude, ez ezazula liburu hau irakurri. Funtsean, hau ez da liburu bat. Dokumental handi eta zabala da, kamara inpertinente (petral) batek propio eginiko plano subjetibotan emana elkarrizketak, bertsoak, gidoiak, artikuluak eta poemak nahasten dituen "collage" atseginean. Egilea ez da objetiboa, etengabe ari zaigu iritzia ematen, batzuetan zeharbidez, bestetan konparazioz, askotan kamera ezkutatuz. Ezaguna dugu egilearen iritzirako ausardia eta dotorezia. Eskertzekoa da, oraingoan ere, autorea bere burutik jardun izana. Ados egon edo bat ez etorri, beti eman izan digu zer pentsatua edo zer dastatua. Historia hau ez da akademikoa, beraz. Baina beste historietan aurkituko ez dugun zehaztasuna eta benekotasuna ematen zaigu honetan: egileak hamar urte eman ditu zineman. Badu petralkerien berri, badaki farandulaz, ezagutzen du fetitxismoa... Lehen zinema saioa Miarritzen eman zen Euskal Herrian, duela ehun urte. Omenaldi gisa, lapurterak eztituriko hizkeran mintzo zaigu Koldo Izagirre, euskaldunok modernotasunari izan diogun ohiko ikara ulertzen laguntzen digun historia zinez...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 1996
Bilduma: Saiakera (Susa)
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Saiakera S IZA gur Eskuragarri  Maileguan eskatu 1019541