Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika / koordinatzailea eta egilea, María del Carmen Chamorro ; egilekideak, Juan Miguel Belmonte Gómez ... [et al.] ; [itzultzailea, Elhuyar Fundazioa, Gorka Lazkano, Sagrario Barandiaran ; hizkuntza-begiralea, Genaro Gómez ; begirale teknikoak, Iera Arrieta, Modesto Arrieta]
Lehen Hezkuntzako Matematikaren didaktikaren helburua da matematikaren ikaskuntzak dituen arazoetako batzuk argitzea, arazook matematikaren didaktika berria zientzia moderno bihurtu duten teorien argitara aztertuz. Diziplina berri horrek ikerketa ugariren bermea du, eta, bere emaitza-corpusari esker, erantzuna eman diezaieke matematika nola irakatsi auziari buruzko galdera zahar eta berriei. Unibertsitateko ikasleak eta, orobat, ikasleen matematika-ikaskuntzaren arazoei irtenbideak bilatu nahi dizkien eta bere jarduna hobetu nahi duen irakasleak hemen aurkituko dute orain arte oharkabean pasatu diren eta hain agerikoak ez diren beste fenomeno didaktiko batzuen interpretazioa. Eskuliburu honen xedea da irakasle orok egin behar duen hausnarketa egiten laguntzea, eta, aldi berean, arazo zaharrentzako eta erronka berrientzako jarraibideak eta irtenbideak proposatzea. Arazo eta erronka horiek ikuspegi zeharo profesional batetik lantzen ditu, gaur egungo ikerketen emaitzetan oinarritutako ezagutzak erabiliz. Lan honen koordinatzailea, María del Carmen Chamorro, Matematikaren Didaktikako katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko unibertsitate-eskolan.
Zerrenda: