Azala
Liburua Eskuragarri

Sacamantecas nuen aita / Aitor Arana

Juan Diaz de Garaio arabarrak sei emakume bortxatu eta erail zituen Gasteiz inguruan 1870 eta 1879 urte bitartean. Haietako batzuk era ikaragarrian mutilatu zituen eta urteotan haurrak izutzeko erabili zen izengoitiarekin igaro da historiara: Sacamantecas.Aita garrotez hil eta hainbat urtera, Santa Klara komentuan moja den Diaz de Garaioren alabak eskuratuko dituen egunkari txataletatik abiatuta, Aitor Aranak Sacamantecasen historia berreraikiko du. Hala, bada, kontakizunean, alaba baten umezaroko oroitzapen gozoekin nahastuko dira Euskal Herriko hiltzailerik ezagunenaren ibilera lazgarriak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arana, Aitor
Argitaratua: Tafalla [Nafarroa] : Txalaparta , 2012
Bilduma: Amaiur (Txalaparta)
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Herri-kultura N ARA sac Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17090084
Narratiba (Helduentzat) N ARA sac Eskuragarri  Maileguan eskatu EK12090817