Azala
Liburua Eskuragarri

Zazpi ebidentzia birjaiotzarako / Xabier Amuriza ; [berrikusle eta aholkulari, Karlos Cid Abasolo]

"Euskara batuaren bigarren jaiotza"-ri jarraipena emanez, bidezko eta beharrezko iruditu zait bertsio zentratuago bat ematea, gai txikiago eta eztabaidagarriago guztiak ezabatu eta arazo nagusietara bakarrik mugatuz. Azken batez, gai horietantxe baitakust euskararen norabidearen gako erabakiorra. Arazo nagusiok "ebidentzia" moduan aurkezten ditut, halakoxeak direla uste dudalako: ebidentziak. Ebidentzien aurrean, jarrera bakarra dago: onarpena ala ezezpena. Har ala utz. Bitarteko eztabaidak ez du onura handirik.Ebidentzia ez da azaltzen, hain gutxi esplikatzen. Proposamen ebidenteak aurkeztu bakarrik egin daitezke. Era zorrotzago edo ez-zorrotzagoan, argiago edo ez argiagoan, begi bistan jarri bakarrik. Batzuek burua biratuko dute, muzinka edo biraoka. Beste batzuek arreta jarriko dute, esanez: "Egia izan daiteke". Zernahi kuestionatzeko jenioa duenak dena galde lezake: "Zertan oinarritzen duk "ebidentzia" dioan hoti?". Erantzuna sinpea da: "Ebidentzia ez da oinarritzen. Bera da ondorioen oinarri". Ebidentzia guztiak ez dira, noski berezkoak edo inmediatoak. Euren arrazoi eta bilakaerak behar izan dituzte, ebidentzia mailara iristeko. Saiaketa honetan aurkezten diren zazpi ebidentziak maila horretara iritsitzat jo daitezke.

Zerrenda:
Egile nagusia: Amuriza, Xabier
Egilea(k): Cid Abasolo, Karlos
Argitaratua: Andoain : Lanku, L.G. 2012
Bilduma: Ari naizela (Lanku) ; 4
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Euskararen Historia 811.361'36 AMU eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17060147
Monografia 811.361'36 AMU eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK12121164