%0 Book %E García Murga, Fernando %E Madariaga Pisano, Nerea %I : Udako Euskal Unibertsitatea %D 2012 %C Bilbo %@ 9788484384373 %T Hitzen artean : Axun Aierbe Gogoan / Fernando García Murga eta Nerea Madariaga Pisano (arg.) %U www.ueu.org %U http://www.buruxkak.eus/liburua/hitzen-artean-axun-aierbe-gogoan/2270 %X Euskal itzulpengintzaren irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan jardun zuen Axun Aierbek. Hiru arlo horietan Axun Aierbek jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen da omenaldi honetako ikerketa-lanetan. Azken hogeita hamar urteotan, euskal itzulpengintzak, euskararen garapenaren eskutik, itzulpen-baliabide eta modalitateen bilakaera sakona izan du, liburu honek erakusten duenez. Alde batetik, euskal itzulpengintzako arlo desberdinei buruzko lanak eskaintzen dira hemen: bikoizketa, antzerkia eta haur- eta gazte-literaturaren euskaratzearen azterketa. Corpuseko itzulpengintzaren azterketa deskribatzaileak ere ordezkatuta daude liburu honetan: analisi hauek euskarazko itzulpenen ezaugarriak nabarmentzen dituzte, esate baterako, itzultzaileen «euskal sena» edota estandarizazioa. Metodologia bera erabiliz, itzulpen-kritikagintza ere aztertzen da artikulu batzuetan. Azkenik, euskal itzulpengintzan eta, oro har, euskalgintzan hain garrantzizkoa den terminologiaren gaia ere jorratzen dute liburu honetako zenbait lanek.