Azala
Liburua Eskuragarri

Hitzen artean [Interneteko baliabidea] : Axun Aierbe Gogoan / Fernando García Murga eta Nerea Madariaga Pisano (arg.)

Euskal itzulpengintzaren irakaskuntza, ikerkuntza eta praktikan jardun zuen Axun Aierbek. Hiru arlo horietan Axun Aierbek jokatu zuen paper garrantzitsua azpimarratzen da omenaldi honetako ikerketa-lanetan. Azken hogeita hamar urteotan, euskal itzulpengintzak, euskararen garapenaren eskutik, itzulpen-baliabide eta modalitateen bilakaera sakona izan du, liburu honek erakusten duenez. Alde batetik, euskal itzulpengintzako arlo desberdinei buruzko lanak eskaintzen dira hemen: bikoizketa, antzerkia eta haur- eta gazte-literaturaren euskaratzearen azterketa. Corpuseko itzulpengintzaren azterketa deskribatzaileak ere ordezkatuta daude liburu honetan: analisi hauek euskarazko itzulpenen ezaugarriak nabarmentzen dituzte, esate baterako, itzultzaileen «euskal sena» edota estandarizazioa. Metodologia bera erabiliz, itzulpen-kritikagintza ere aztertzen da artikulu batzuetan. Azkenik, euskal itzulpengintzan eta, oro har, euskalgintzan hain garrantzizkoa den terminologiaren gaia ere jorratzen dute liburu honetako zenbait lanek.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): García Murga, Fernando ; Madariaga Pisano, Nerea
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2012
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)