Azala
Liburua Eskuragarri

Teknikak eta printzipioak hizkuntz irakaskuntzan / Diane Larsen-Freeman ; [itzultzailea, Usoa Larramendi]

Liburu honek gaur egun erabiltzen diren zortzi hizkuntz irakats metodo ezagun aurkezten eta azaltzen ditu. Metodo hauetako batzuk denbora luzea daramate gure artean eta hizkuntz irakaskuntza metodoei buruz hitz egin denean aipatuak izan dira. Aipamen guztiotan «metodo» hitza zentzu berean erabiltzen ez denez, lehenengoz hitz hau liburu honetan erabiliko den modua zein den azalduko diogu irakurleari. Hasteko, metodo batek bai «printzipioak» eta bai «teknikak» barnesartzen ditu. Printzipioek bigarren hizkuntza eta hizkuntza arrotzaren irakaskuntzaren bost alderdi jasotzen dituzte: irakaslea, ikaslea, irakaste-prozesua, ikaste-prozesua eta xede-hizkuntza / kultura. Orobilduta, printzipioek metodoaren marko teorika osatzen dute. Teknikak printzipioen performantzia dira, beste hitz batzuetan, printzipioen aplikapenetik datozen ikasgelako aktibitate eta prozedurak. Teknika jakin bat metodo bati baino gehiagori egoki dakiokeela ikusiko da, eta honek ez luke harrigarria izan beharrik. Bi metodok zenbait printzipio berdinak baldin badituzte, printzipio horien aplikapena diren teknikak bi metodoentzako aproposak izan litezke. Printzipio berdinik ez dagoenean ere, teknika jakin batek metodo bat baino gehiagorentzat balio dezake, nola erabiltzen denaren arabera. Honela, ez dago teknika bat / metodo bat korrespondentzia zehatzik. Egia da askotan zenbait teknika metodo konkretu bati lotzen zaizkiola. Beraz, komeni denez, teknikak testuinguru metodologiko batean aurkeztuko ditugu. Biga...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Larsen-Freenan, Diane
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Larramendi, Usoa
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1987
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 14
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81'232:371.3 LAR tek Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030357
Monografia 81'232:371.3 LAR tek Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13101126