Azala
Liburua Eskuragarri

Lunatikoak : zientziaren bidezidorretatik / Egoitz Etxebeste Aduriz ; [ilustrazioak, Manu Ortega]

40 zientzialariren lanen eta aurkikuntzen inguruko bitxikeriak eta nondik norakoak kontatzen ditu. Beren garaian 'lunatiko' gisa ikusi zituzten askok, bizitzari eta zientziari beste modu batez begiratzeko gaitasuna edo ausardia izan zutelako. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak eta proposamenak egin zituztelako. Bide nagusietatik aparte zeuden edo beste inork urratu gabeko bidezidorrak ireki zituztelako, edo emakume izateagatik itxita zituzten bideak ireki behar izan zituztelako. Ez dira lunatikoak liburu honetako pertsonaia guztiak; gehienek gutxi dute erotik. XVIII. mendeko zientzialari handienetako batzuk 'Lunatikoen kluba' izenekoan biltzen ziren ilargi beteko gauetan, eta hortik izenburua. Haien eta beste zenbait zientzialariren 40 istorio bildu ditugu, Elhuyar anaiena barne, noski. Z izpiak zientzia-dibulgazioko bildumaren bosgarren alea da; 16 urtetik gorako irakurle ororentzako liburuez osatutako bilduma da, zientziaren irakurketa argigarria, arina eta atsegina bultzatzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Etxebeste Aduriz, Egoitz
Egilea(k): Ortega, Manu
Argitaratua: Usurbil : Elhuyar, L.G. 2013
Bilduma: EIMA 1 (2013ko deialdia) ; 5
Z izpiak (Elhuyar) ; 5
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Erreferentzia-materialak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 16 urtetik aurrera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929 ETX lun Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13111441
Monografia 929 ETX lun Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13101379