Azala
Liburua Eskuragarri

Infernuko arrosak

Zonbia, Tristras, Itsaso, Zoro eta haren lagunen bigarren abentura. Oraingoan, bihozminak jotako deabru triste eta arriskutsu baten atzetik ibili beharko dute, non, eta Donostiako kaleetan. Alde Zaharra, Urgull, Kontxako badia... infernutik arrosa beltzak dakartzan deabruaren atzetik. Zergatik arrosa beltzak? Zer sekretu gordetzen dute ba?Kontua da Itsasoren ama Tristrasez liluratuko dela, eta hura bezain xelebrea dela emakumea. Gainera, ikaskide batek Zoro gezurti bat dela erakutsi nahiko du guztien aurrean, bere aitaren laguntzaz, eta Markosek ere bere maitasuna aitortu nahiko dio Urruñeri, Zororen arrebari. Besteak beste. Bihotz guztiak nahaspilatuko dira berehala, eta ezingo dute egoera infernu-komiko batetik atera hurrengoan sartu gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Morillo, Fernando
Argitaratua: Irun : Gaumin , 2013
Edizioa: 1. edizioa
Bilduma: Su gazte ; 5
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 12 urtetik aurrera (Berdea)

Antzeko izenburuak