Azala
Liburua Eskuragarri

Psikopatologia [Interneteko baliabidea] / Mikel Haranburu Oiharbide ... [et al.]

Anormaltasun psikologikoa zertan datzan agertzen da lehenik. Ondoren, nahaste psikologikoen sailkapen-sistemak aurkezten dira. Nahaste psikologikoei buruzko lehen bi ataletan gaur egun hain ugariak diren aldarte eta barne-herstura nahasteak azaltzen dira. Ondoren, psikopatologiako nahaste nagusia den eskizofrenia eta haren espektroko nahasteak ikertzen dira. Nahaste somatomorfoak eta disoziazio-nahasteak aztertu ondoren, hainbeste pertsona ukitzen dituzten loaren nahasteak azaltzen dira. Substantziekiko mendetasunari eta elikaduraren nahasteei atal bana eskaintzen zaie. Gero zaharren artean hain ugariak diren nahaste neurokognitiboak edo dementziak aztertzen dira. Nahasteen zatia amaitzeko, arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea, parafiliak, genero-identitateko nahastea eta bulkaden kontroleko nahasteak azaltzen dira. Azken bi ataletan psikopatologiako zeinu eta sintomak eta psikopatologiako nahasteen laburpena ematen dira. Liburuan zehar azaltzen diren kontzeptuak eta nahasteak ulertzen laguntzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko hainbat ariketa praktiko proposatzen dira atal bakoitzean.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Haranburu Oiharbide, Mikel
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2014
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)

Antzeko izenburuak