Azala
Liburua Eskuragarri

Gatsby handia / Francis Scott Fitzgerald; [itzulpena, Xabier Olarra Lizaso]

Scott Fitzgerald orkesta-zuzendari trebe agertzen zaigu GATSBY HANDIAn, bere heldutasuneko obra haundi honetan. Honen aurretik idazle bezala arrakasta lortua bazuen ere, obra honekin lortuko du, klasikoen artean gaur duen lekua.T.S. Elliotek esan zuen liburu honi buruz: «Henry Jamesen ondoren amerikar nobelak eman duen lehen aurrera-pausoa dela uste dut».Nobela honek erloju-mekanismo baten gisara funtzionatzen du, bere pieza bakoitza, pertsonaia bakoitza., kolore, jarrera, pauso bakoitza bere eginkizun zehatza burutzeko dago. Ez dago ezer halabeharraren mende utzirik, gauzarik xumeenak, hutsalenak osotasunaren zerbitzutan daude.Scott Fitzgeraldek gogor egin zuen lan obra borobil hau -agian borobilegia- burutzeko. Eta denbora joan ahala, beste zenbait kideren obrek erakarpen indarra galdu duten bezala, Scott Fitzgeralden hoberenek irabazi egin dute, eta klasiko berrietan duen lekua sendotu egin da azken urteotan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fitzgerald, F. Scott (1896-1940)
Egilea(k): Olarra, Xabier
Argitaratua: [Iruñea] : Igela, L.G. 1990
Bilduma: Igela Literatura saila
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SCO gat Eskuragarri  Maileguan eskatu EK16111200