Idazlan guztiak / Sorne Unzueta "Utarsus" ; edizioaren arduraduna eta testuen aukera, Igone Etxebarria
Sorne Unzueta "Utarsus" mendearekin batera sortu zan mundura, Bilboko Abandon. Gaztetxotan abertzaletu eta euskalzaletu zan. Euskera ikasi beharraz be laster konturatu eta, ikasi bakarrik ez, handik eta gitxira irakasle hasi zan Foru Aldundiaren babesean eregibarri ziran auzo-eskoletan.Bere aldian ezagun egin bazan be, Emakume Abertzale Batzak eraturiko ekintzetan, badauko hain ezaguna izan ez dan jardun literario jarraiko eta luzea. Hainbat olerki, narrazio, artikulu... ditu han-hemenka zabalduta. Idatzi zituan lerroetan sarri agertzen dira bere barruko urradurak: bizitzako jazoera txikiak, mende-hasierako burruka politikoak, gerraosteko urteetan erbestean egin zituan urte latzak eta azken aldion hasi dauan ibilbide mistikoa, abertzaletasunetik kristautasunera.
Zerrenda: