Hizkuntza irakastea gramatikatik gramatikamenera / Diane Larsen-Freeman ; itzultzailea, Hitzurun
Donald Freeman-ek gonbita egin zidan liburu honen gaiari buruzko iritzia emateko, eta atsegin handiz onartu nion proposamena. Honako hau, beraz, hizkuntzari buruzko liburua da, gramatikari buruzkoa bereziki -gramatika zer den eta zer ez den-, baina, betiere, gai horretan sakontzen ahalegindu denaren esperientzia pertsonalean oinarritua. Ibilbide pertsonal horretan beste ikertzaile askoren ikuspegiak eta irakaspenak gidari izan ditudanez, aitortu beharra daukat hemen aurkeztuko dudana ez dela nire asmamenaren fruitua erabat; nik uste baino are gutxiago, seguru asko. Eta ez da harritzekoa. Izan ere, gure esparru honetan ezer gutxi esan daiteke dagoeneko esan gabe dagoena; nolanahi ere, maila indibidualean, bada zer ikertu, eta ikuspegi berri asko iradoki daitezke oraindik. Nire ibilbide profesionalean, iraunkorki saiatu naiz nire ezaguera aberasten eta elkarren arteko ulermena sustatzen; eta ikerketaren eta aurkikuntzaren prozesuaren zirrara transmititu nahi nuke orrialde hauen bidez. 1996an, Irakaskuntza: artea edo zientzia? eztabaidan parte hartzeko deitu zidaten. Zehazki, irakaskuntza zientziatzat duen ikuspegiari heltzeko eskaria egin zidaten. Jakina, hezitzaile gutxik esango lukete irakaskuntza artea edo zientzia denik, huts-hutsean; baina eztabaida baliagarria izan zen auzi horren alderdi batzuk identifikatzeko. Nire iritzia planteatzean, ikerketaren garrantzia azpimarratu nuen: hain zuzen ere, emaitza hobeak izaten direla jarduerak bilaketan oinarritzen direnean, zientz...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egile korporatiboa(k): | ; |
Argitaratua: |
Donostia :
HABE,
L.G. 2012
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 52 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 81'36 LAR hiz | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17050001 |