Azala
Liburua Eskuragarri

Bitakora kaiera / Ibon Sarasola

Berriro irakurri ditut orain liburu hau osatzen duten lau atalak. Iruditu zait bere hartan uzteko moduan daudela, zuzendu ditudan huskeria batzuk gorabehera. Aldatu dudana izenburua da. Kontuak garbitzen nuen pentsatua, baina testua berrirakurri ondoan ez zait egokia iruditu. Berez, kontu garbitze bat da liburua, bai, baina neure buruarekikoa. Eta izenburuak ez du hori iradokitzen. Kontuak garbitzen neure buruarekin edo horrelako ordezkoren bat ere pasatu zait burutik, baina luzeegia eta motelegia gertatuko litzateke. Azkenean Bikakora kaiera hautatu dut. Ez du zerikusirik Joseba Sarrionaindiaren poema gogoangarriaren giroarekin, baina uste dut bidaia baten berri ematen duela liburu honek ere. Bidaia horren aurretik idazleak eta itzultzaileak leziatzen nituen; orain, bidaiaren arian euskal idazle eta itzultzaile onek leziatu naute ni eta erakutsi didate zein den bidea euskaraz ongi idazteko. Jakituria berri horren oinarriak ematera nator. Honaino heldu den irakurleak ikusiko zuen hori dela liburu honen bigarren atal giltzarriaren muina, gero hirugarren eta laugarren ataletan ere erabiltzen dena. Eta gure autore eta itzultzaile onengandik ikastea eta jakituria horren berri ematea izango da hemendik aurrera nire jokabidearen argi gidaria.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarasola, Ibon
Argitaratua: Donostia : Erein, 2016
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Saiopaperak (Erein)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'26 SAR bit Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050952