Azala
Liburua Eskuragarri

Kea airean bezala / Imanol Azkue ; marrazkilaria, Eider Eibar

Lionel eta Kris harrera-etxe batean bizi dira, aita burutik gaizki dagoelako, eta ama aspaldi desagertu zitzaielako. Oso ondo zainduta daude, zaindari paregabea dute, baina, Lionelek sentiberatasun handiz kontatzen digun bezala, konturatzen dira beren egoera ez dela "normala", beste haurrentzat arruntak diren gauzekin beraiek amets egiten baitute: gurasoekin bizitzearekin, beren etxe propioa izatearekin, amaren laztanekin… Ametsak, izan ere, iru-dimenean bidaia handiak egiteko baitira, eta desio duguna eskuratzeko modu bat, izan dai-teke desio ero bat, izan daiteke desio "arrunt" bat: etxe batean familian bizitzea, adibidez, edo maitasuna eskatu gabe hartzeko aukera izatea. … Ipuin eder honekin 2005. urteko "Lizardi Saria" irabazi zuen Imanol Azkuek. Fintasun handiz eramaten du irakurlea ipuinean barrena, orain hunkituz, hurrena irribarrea ateraraziz, fintasunez beti. Eider Eibar marrazkilariak bere ukitu magikoa erantsi dio narrazioari, irudimenez eta senti-beratasun handiz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Azkue, Imanol
Egilea(k): Eibar, Eider
Argitaratua: Donostia : Elkar , [2006]
Bilduma: Xaguxar (Elkar) ; 141
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 10 urtetik aurrera (berdea)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N AZK kea Eskuragarri  Maileguan eskatu 1008005