Azala
Liburua Eskuragarri

Joxinixio pizkunde zapuztua : XX. mendeko bertsolaritza Andoainen / Xabier Lasa Bergara

Oraingoan Xabier Lasak bertsolaritzaren munduan murgildu gaitu, baina ez nolanahi. Andoainen bertsolaritzak XX. mendean utzitako arrastoa aztertu du, bere ikerketaren abiapuntu gisa bi gertakari historiko zehatz hartuz: lehenik, Andoainen, Errepublika garaian, 1936ko ekainaren 11n antolatu zen herriko bertsolarien jaialdia, inork uste ez zuen bertsolari kopurua elkartu zuena, eta batez ere, jaialdi horretan esku hartu zuen Joxinixio Etxeberriaren heriotza, gerra zibilean gertaturikoa Artxandako borroketan.Joxinixio Etxeberria andoaindarra, Errepublika garaian loraldi betera iritsi zen Pizkundea kultur mugimenduko bertsolari eta ekintzailea izan zen, mugimendu horren emaitza nabarmenetakoa Andoainen, eta heriok, esan bezala, oso inguruabar ilunetan aurkitu zuen Gerra zibileko Artxandako borroketan, baionetakada batez.Joxinixio eta bere herrikideen arrastoan, Xabier Lasak bertsolaritza Andoainen XX. mendean zer eta nola gorpuztu zen azaltzen digu, testuingu historikoan aurrekari eta xehetasun ugariz kokatuz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lasa Bergara, Xabier
Erakunde egilea: Manuel Larramendi Kultur Bazkuna
Argitaratua: Andoain : Manuel Larramendi Kultur Bazkuna, L.G. 2016
Bilduma: Saiakera (Manuel Larramendi Kultur Bazkuna) ; 8
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Etxeberria LAS jox Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17100093