Azala
Liburua Eskuragarri

Euskaltzaindiaren araugintza berria : ikastaroa / egilea, Xabier Alberdi Larizgoitia ; laguntzailea, Iñaki Ugarteburu Gastañares

Esku artean duzun argitalpen hau, irakurle, EHUko Euskara Institutuak 1998an antolatu zuen sakontze-ikastaro baten emaitza da, eta Euskaltzaindiaren araugintza berria (1990-98) du aztergai.Liburuak sei atal nagusi ditu. Lehenengoa, euskara batuaren araugintzari eta arau kontzeptuari buruzko hausnarketa xume bat da. Bigarren atalean, arau berrien laburpenak aurkituko ditu irakurleak. Hirugarrenean, arauak berak jaso dira: lehenik, erabakia laburbiltzen duen adierazpen orokorra, eta ondoren, arauaren oinarri, tradizio eta irizpideak. Laugarren atala HIZTEGI BATUAri dagokio: jarraian eta ordena alfabetikoan, A-tik hasi eta OIHAN hitzerainoko erabaki guzti-guztiak jaso dira, hiztegi batuko hitz guztiak, alegia. Azkenik, bosgarren eta seigarren ataletan, araugintza berria lantzeko ARIKETA-BILDUMA (55 ariketa inguru) eta ariketa horien EBAZPENAK eskaini dira, hurrenez hurren.Liburu honen ekarpenak bi dira nagusiki: a) erosotasuna, alegia Euskaltzaindiaren araugintza berriaren ikuspegi zabal eta osoa, modu eroso eta erabilgarrian eskaintzea; b) ariketa ugariren bitartez irakurleari aritzeko eta trebatzeko aukera ere ematea, bereziki hiztegiaren arloan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alberdi Larizgoitia, Xabier
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Ugarteburu, Iñaki
Argitaratua: [Leioa] : Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua, L.G. 1999
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'36 ALB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21050493
Monografia [TOP] 811.361'36 ALB eus Mailegaezina IRALE17110138
Monografia [IRA1] 811.361'36 ALB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17110109
Monografia [INF] 811.361'36 ALB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17110106
Monografia [EGU] 811.361'36 ALB eus Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17110105