Azala
Liburua Eskuragarri

Herrigintzatik naziogintzara : Euskal Herrietako dinamikatik abiatuta nazio eraikuntzara / Koldo Zelestino

Naziogintzaz mintzatzen denean, normalean, kolektibitate baten kulturaz, hizkuntzaz, idiosinkrasiaz... hitz egiten da, hori baino askoz gehiago dela konturatu gabe. Askotan, Euskal Herriaren emantzipaziorako ezinbesteko bi esparru definitu izan dira: nazionala eta soziala; txanpona berberaren 2 aldeak izango balira bezala. Dikotomia horretatik abiatura bi esparru horien arteko oreka lortu nahian ibili da sarritan. Aldiz, dikotomia hori ez da existitzen, ez daude bi esparru, bat bakarrik baizik. Euskal Herriaren eraikuntza nazionala giza balioetan eta justizia soazialean oinarritzen da edo ez da izango.Horretarako gizartea artikulatu eta antolatu bat behar dugu, gizarte aktibo eta parte hartzailea bat sustatuz. Baina non antolatu behar da? Nola antolatu behar da? Zeinek dauka lehentasuna, alderdi politikoetan eratzeak edo Herria bera antolatzeak? Eta hori nola egiten da?Liburuxka honetan kontzeptu hauei buruzko gogoeta bat egiten da eta zenbait proposamen mahia gaineratzen dira, gure burujabetasun eta emantzipazioaren bidean urratsak emateko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zelestino, Koldo
Argitaratua: [Bilbo] : [Koldo Zelestino] , L.G. 2016
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.17(466EH) ZEL her Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17110129