%0 Book %E Davot, Monique %E Navarro, Koro %E Etxezarreta, Ramon %I : Alberdania %D 2006 %C Irun %B Bertako (Alberdania) %@ 84-96643-24-7 %T Pío Barojaren Donostia / Inazio Mujika Iraolaren testu hautaketa ; Koro Navarroren itzulpena ; Ramon Etxezarretaren hitzaurrea %X "Gipuzkoarra eta donostiarra naiz: aurrenekoa gustatzen zait; bigarrena, asko ez". Horrela hasten da Donostiari buruz Pío Barojak idatzi zituen testuen hautaketa hau. Berrogeita bost urte zituen esaldi hori idatzi zuenean eta hirurogeita hamarretik gora azken parteko oroitzapenak argitaratu zituenean.Barojari ez zitzaion Donostia atsegin, askotan esaten du. Liburu honetan ikasiko ditugu bere arrazoiak. Arrazoi batzuk galduko ziren gaur egungo Donostian, beste batzuk hor egongo dira seguru asko; garbi dagoena da Donostiarekin lotutako haurtzaroko oroitzapen asko gorde zuela Barojak buruan. Begirada maitekorra eta samurra atxikitzen du haurtzaroan entzun zituen kantuen gainean, eta, batez ere, ezagutu zituen orduko donostiar arrunten gainean. Eta itxaropenik ere bazuen Donostiari buruz:"Handinahikeria guztiagatik, girgileria guztiagatik, jesuitismo guztiagatik eta bere gustu txar guztiagatik ere, Donostia, hemendik urte batzuetara, herri garrantzitsu eta serioa izatera iritsiko da. Egun horretan han jaiotzen den idazleak ez du nahiago izango mendien artean galdutako herri batekoa izan, Gipuzkoako hiriburukoa izan baizik".