Azala
Liburua Eskuragarri

Erraldoi herrena : zientzia, poesia eta beste hainbat mozkorraldi / Fernando Morillo

Taberna bateko txoko ilun batean, pertsonaia bitxi bat ikusi du liburu honetako narradoreak. Eskuartean edalontzi bat du pertsonaiak, eta tristuraz jota dagoela begitandu zaio narradoreari. Berehala jakin du nor den: Zientzia. Izenez baino ez zuen narradoreak pertsonaia hori ezagutzen. Izenez, eta duen zakar ospearengatik. Horrexegatik egon da apur batean zegoen lekuan bertan, Zientziari begira-begira, harengana hurbiltzeko gogoz eta beldurrez, gogoak beldurrari gaina hartu dion arte. Zientziaren mahaira eseri, eta haren ezagutza sakona egiteko parada izango du handik hurrengo ordu eta egunetan. Zientziari buruzko nobelatxo bat da, bai, Fernando Morilloren hau, baina ez da, inola ere, zientzia-nobela. Are gutxiago nobela zientifikoa, Asimov bainoago Gaarder etorriko zaio irakurleari gogora, Sophieren Munduaren antzekoa baita, neurri batean, Morilloren hau. Gaarderrek, izan ere, filosofiaren historia osoa kontatu nahi izan zuen Sophieren bidez. Morillori, aldiz, zientziaren berezko izatea interesatzen zaio bakarrik, ez haren historia osoa, nahiz eta anekdota eta pasadizo ugari txertatu dituen liburuan. Bere aztergaia pertsonifikaturik, berriz, zientziaren zertasuna Zientziaren nortasun bihurturik, liburu ezinago gustagarria moldatu digu Morillok, zehatz-sakonean fitsik galdu gabe.

Zerrenda:
Egile nagusia: Morillo, Fernando
Argitaratua: Irun : Alberdania, L.G. 2000
Bilduma: Zerberri (Alberdania) ; 18
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N MOR err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17120026