Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Irakasleen gaitasun digitalerako : esparru europarra. DigCompEdu [Interneteko baliabidea]

Irakasleek aldaketa etengabeei egin behar diete aurre, eta, hortaz, gero eta gaitasun gehiago behar dituzte. Zehazki, gailu digitalak nonahi daudenez eta ikasleei gaitasun digitala eskuratzen lagundu behar dietenez, irakasleek gaitasun digitala garatu behar dute.Nazioarte eta nazio mailan, zenbait esparru, autoebaluaziorako tresna eta prestakuntza-programa garatu dira, irakasleen gaitasun digitalaren alderdiak deskribatzeko, bai eta beren gaitasuna ebaluatzen, beren prestakuntza-premiak identifikatzen eta prestakuntza espezifikoa eskaintzen laguntzeko ere. Tresnahorien analisian eta konparazioan oinarrituta, txosten honetan irakasleen gaitasun digitalerako esparru europarra (DigCompEdu) aurkezten da. DigCompEdu oinarri zientifiko sendoko esparru bat da, politika bideratzen laguntzen duena eta zuzenean egokitu daitekeena eskualde eta nazio mailako tresnak eta prestakuntza-programak aplikatzeko. Halaber, hizkuntza eta ikuspegi bateratu bat ematen du, mugetatik harago elkarrizketa egiteko eta jardunbide egokiak trukatzeko.DigCompEdu esparrua hezkuntza-maila guztietako irakasleentzat da, Haur Hezkuntzatik goi-mailako hezkuntzara eta helduen hezkuntzara, heziketa orokorra eta lanbide-heziketa, premia berezietarako hezkuntza eta hezkuntza ez-formala barne. Helburutzat du erreferentzia-esparru orokor bat emateagaitasun digitalaren ereduak garatzen dituztenentzat; hots, estatu kide, eskualde-gobernu, nazio eta eskualde mailako agentzia, irakaskuntza-erakunde, eta lanbide-prestakuntz...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Redecker, Cristine
Erakunde egilea: Bakun Itzulpen eta Argitalpen Zerbitzuak
Beste egile batzuk: Punie, Yves
Argitaratua: Jakinbai ; 2017
Bilduma: Lanbide ekimena
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Loturak: Joan material honetara

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lanbide Heziketa INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030003