Jarduera fisikoak adineko pertsona autonomoen osasunean duen eragina [Interneteko baliabidea] / Maider Kortaxena Rubio ; zuzendaria, Fatima Ruiz Litago
Herrialde industrializatuetako bizitza-esperantza nabarmen hazi da azken urteetan eta 65 urtetik gorako pertsonen populazioa asko handitu da. Izan ere, azken mendean bizitza-esperantzari 30 urte gehitu zaizkio. Gaur egun Espainiako batez besteko bizitza-esperantza emakumeentzat 84 urtekoa da eta gizonentzat 78 urtekoa (INE 2011). Gaur egun, 60 urtetik gorako 600 milioi pertsona inguru bizi da munduan; Nazio Batuen Erakundearen aurreikuspenen arabera, 2025. urterako kopuru hori bikoiztu egingo da eta 2050. urtean bi mila milioi adineko pertsona biziko dira munduan, gehienak ekonomikoki garapen bidean dauden herrietan. Hala ere, ¿Bizitzari urteak gehitu eta urteei bizitza gehitu¿ esaldiak ongi islatzen duen helburua dute gizarte modernoen zahartzea aztertu duten erakundeek: bizitzari kalitatea gehitzea da gaur egun mundu mailako osasun-erakundeen helburu nagusia. Urrutira joan gabe, 2012. urteko apirilean ospatu den Munduko Osasunaren Egunean, Osasunaren Munduko Erakundearen esaldiak antzeko mezua islatzen zuen: ¿Osasunak bizitza gehitzen die urteei¿. Horrekin batera, jarduera fisikoak eta egoera fisikoak, gaitasun funtzionalean, independentzian eta bizi-kalitatean izan ditzaketen eraginen inguruan jakin-mina sortu da (Mazzeo et al. 1998, Oja 2001, Alonso, Izquierdo & Cecchini 2003, Fitzpatrick et al. 2008, Paterson, Warburton 2010). Azken urteetan, zahartzaroarekin gertatzen diren aldaketa biologikoak eta jarduera fisikoak haietan nola eragiten duten asko ari da ikertzen....
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
; [Leioa]
: [s.n.]
, 2012
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
Adina / Maila: |
espezializatua |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030131 |