Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Busturialdeko euskararen hizkuntza-aldakortasuna denboran eta espazioan [Interneteko baliabidea] / Ariane Ensunza Aldamizetxebarria ; zuzendaria, Gotzon Aurrekoetxea Olabarri

Ikerketa honen helburua, Busturialdeko hizkuntza-aldakortasuna aztertzea da. Horretarako, Busturialdea osatzen duten 20 herrietako euskara aztertu eta elkarren artean konparatu dira eremu geografiko honetan dagoen bariazioa nola gertatzen den hobeto ezagutzeko. Zehazkiago, gaur egun aldatzen ari diren hizkuntza-aldagaiak zein gizarte-faktoreren arabera ari diren aldatzen ikertu da. Izan ere, lan honek helburu bikoitza izan du; alde batetik, Bizkaiko erdialdean dagoen Busturialdea eskualdean gaur egun herrien artean dagoen bariazioa aztertzea; eta bestetik, adin desberdineko hiztunen artean dagoen hizkuntz aldakortasuna ere aztertu da; bestela esanda, Busturiadean bai geografikoki bai soziolinguistikoki dagoen aldakortasuna da aztertu dena. Nolanahi ere den, ez da lan honen helburua mendebaldeko euskalkien (edo, oro har, euskalkien) sailkapena egitea, hain eztabaidatua izan den eskualde honetako euskara deskribatzea, eta bertan dagoen eta egon den aldakortasuna azaltzea baizik. Busturialdeko hizkerei dagokienez, gure datuetan oinarritutako cluster analisiek erakusten dute bai helduen hizkeran, bai gazteenean, hiru multzo nagusitan banatzen direla: Busturialdea erdialdeko hizkerak; kostaldekoak; eta ekialdekoak. Oro har, kostaldeko hizkerak Bizkaiko kostaldeko gainontzeko hizkerekin lotura estua dutela ondorioztatu ahal izan dugu eta, era berean, hauek hurrago daudela Zuazok sortaldeko azpieuskalki gisa sailkatutako hizkeretatik, sartaldekoetatik baino. Bestalde, Busturialdea...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ensunza, Ariane
Egilea(k): Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon
Argitaratua: ; [S.l.] : [s.n.] , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030230