Azala
Liburua Eskuragarri

Esaldiak josten : anaforak, lokailuak, aditz-isiltzea, sasimenderakuntza, nominalizaziozko joskera, esaldi-adjektiboak, joskeren aukera, puntuazio elkargailu / Juan Garzia Garmendia

Esaldiak josten hau Esaldiaren antolaera: funtzio-informatiboak gako liburukiaren segida da, Testugilearen Eskuliburua egitasmoa osatzeko bidean. Esaldiaren esparruan aritu ginen han, eta egokia zen hortik abiatzea, esaldia izanik diskurtsoaren unitate oinarrizkoa. Oraingo honetan, hortik aurrerako -hortik gorako- urratsari ekingo diogu: ea esaldiak diren unitate prosodiko, sintaktiko eta semantiko nagusi horiek nola konbinatzen diren testua osatuz joateko, hots, nola josten den esaldiz esaldi diskurtsoaren haria, hala unitate zabalago batzuk eraturik: esaldi-elkarketa, esaldi-katea, paragrafoa. Esaldiak elkarrekin lotzeko oinarrizko prozedura elkarketa da, bere bi aukeretan: juntadura (juntagailua tartean) eta alborakuntza (juntagailurik gabe). Lehenik, elkarketa den joskera-ildo nagusi horretan baliatzen diren josgailu funtsezko batzuk ekarriko ditugu hizpidera: anafora-sistema eta lokailuak. Badira, haatik, eraldakuntza batzuk elkarketaren mekanismo garbia lausotzen dutenak, eta arreta berezia jarriko diegu halakoei, hots, oinarrian (esaldia elkargailua esaldia) egituraz adieraztekoa dena bestelako itxuraz emana datorren kasuei, arruntenetatik hasi (aditza isildutako perpausen aukera), prozedura estilistiko berezietatik segi (elkarketaren ordezko sasimenderakuntza) eta erabilera bihurrienetaraino (esaldi-balioko adjektiboak, perpausezko adierazpidetik nominalizaziozkora aldatzea).

Zerrenda:
Egile nagusia: Garzia Garmendia, Juan
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Argitaratua: : Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua Bilbo , 2017
Bilduma: Testugilearen eskuliburua (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361´367 GAR esa Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18050297
R300 Idazketa [R300] 811.361´367 GAR esa Mailegaezina IRALE18050294