Azala
Liburua Eskuragarri

Bai, jauna, bai : fisika euskaraz! : Jose Ramon Etxebarria irakaslearen omenez / Gidor Bilbao, Pruden Gartzia eta Mari Karmen Menika (koor.)

Jose Ramon Etxebarria irakasleak 70 urte bete ditu 2018an, eta Udako Euskal Unibertsitateak, liburu honen bidez, esker ona agertu gura dio bere bizitza akademiko osoan euskal unibertsitatea, esan nahi baita euskarazko unibertsitatea, eraikitzen eginiko lanagatik. Izenburuan, 1976ko esaldia gogorarazi dugu, Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! hori Joserraren tinkotasunaren adierazgarri delako, eta 42 urte igaro ondorensendotasun, zorroztasun eta gozotasun berarekin ikusten dugulako euskalunibertsitatearen aldeko lanean. Azkenetik hasita, liburu honen amaieran, ikertzaile gazteen aurrean Jose RamonEtxebarria irakasle zailduak euskal unibertsitateaz aurkezturiko gogoetamamitsua argitaratu dugu: «Katedralaren eraikuntza». Eta liburuaren lehenengoatalean, bere bibliografia akademiko guztiaren erreferentzia zehatzak bildu dira,bere jardun arduratsuan arkitekto-hargin finak landu dituen plano, harri, hormaeta egitura mintzodunak direla uste dugulako («harria lantzen duen bitartean,katedrala buruan»). Liburuaren zatirik handiena Joserraren lankide eta lagunen ekarpenek osatzendute, eta era bitakoak dira: batzuk gorazarrezko artikulu laburrak, gehienetanegileen oroitzapen pertsonal, anekdota, iruzkin eta pasadizoz apailatuak; bestebatzuk artikulu zientifiko akademikoak, egileen jakintza-alorretako ikerketaberriak biltzen dituztenak. Guztion artean askotariko lore biziz osaturiko sortapolit bat osatu gura izan dugu Jose Ramon Etxebarria irakaslearentzat, Joserra lagunarentzat, hargin...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egilea(k): Bilbao Telletxea, Gidor ; Gartzia, Pruden ; Menika, Mari Karmen
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 2018
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Biografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 929Etxebarria BIL bai Eskuragarri  Maileguan eskatu EK18120011