Azala
Liburua Eskuragarri

Egile nafarren euskal literaturaren antologia / Asier Barandiaran Amarika, koordinatzailea ; [egileak, Asier Barandiaran Amarika ... et al.]

Euskaraz egin den eta egiten ari den Nafarroako literaturak antologia bat behar zuen eta bilduma hau, lau ataletan banatua, eginbehar hori betetzera dator, euskal literaturaren sorreratik gaur arteko egile nafarren testu literario hautatu zenbaitekin. Euskara izan da Nafarroako berezko hizkuntzetako bat eta, duela zenbat mende, hizkuntza nagusia, Lingua Navarrorum izendatua izateraino (Antso VI.a Jakitunaren hitzetan, XII. mendean). Horregatik ez da harritzekoa Nafarroa Behereko egile batek, Bernat Etxeparek, hasiera eman izana euskal literaturaren historiari, bere Linguae Vasconum Primitiae-rekin (1545). Antologia honetan, zilegi bekigu horrela esatea, Litterarum Navarrorum Primitiaeren berri ematea dugu helburu, literaturaren sorreratik hasita 1900 urtera arte, hasieran Erdi Arotik Errenazimentura ibilbide bat eginez eta, gero, Erromantizismoari arreta eskainiz. Antologia bat da eskuartean duzun lan hau eta egileak saiatu dira, testu egokiak hautatzeaz gain, egileen eta lanen inguruko zertzelada esanguratsuak ematen, gaur egungo irakurleak hobeki ulertu, ezagutu eta goza dezan egile nafarren ekarpena. Lan honek jarraipena izatea espero dugu beste hiru liburukirekin, 1900 urteaz geroztikako egileak eta testu antologikoak hiru ataletan banatuz, gaur egungo ekoizpena aztertzeraino. (1. libk.) Antologiaren 2. liburukian irakurleak hainbat generotako testu bertatik bertara dastatzeko aukera izanen du, egile nafarrek testu mota desberdinetara egokitzen asmatu dutela erakutsiz. A...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Nafarroa. Gobernua
Egilea(k): Barandiaran Amarika, Asier
Argitaratua: Iruña : Nafarroako Gobernua, L.G. 2017-2021
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361.09 BAR egi (4. libk.) Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21120043
R600 Euskal Literatura idatzia [R600] 821.361.09 BAR egi (3. libk) Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE21060160
Monografia 821.361.09 BAR egi (2. libk.) Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21060128
Monografia 821.361.09 BAR egi (3. libk) Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20010217
Monografia 821.361.09 BAR egi (1. libk.) Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19010085