Azala
Jolas didaktikoak Eskuragarri

Arriola marriola [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Euskal Herriko Ahotsak; Elgoibarko Ikastola

Zotz egiteko hainbat abesti daude euskaraz, ahoz aho guregana iritsi direnak. Arriola Marriola da horietako bat. Nola jolastu? 1-Asko baldin badira, umeek biribil bat osatuko dute (zutik ala lurrean eserita) eta ume bat erdian jarriko da. Umeak gutxi baldin badira, berriz, nahikoa da elkarren ondoan jartzearekin, marra bat osatzen, eta beste umea haien parean jartzea, aurrez aurre. 2-Umeak kanta kantatuko du, gainerako umeak banan-banan hatz erakuslearekin seinalatuz. Abestia bukatzen denean, "zast" esatean, seinalatzen ari den ume hori izango da aukeratua. Zertarako? Biribilaren erdian jartzeko, adibidez. Askotan izaten da zerbaiterako zotz egiteko beharra: taldeak egiteko, zerbait egin behar duena aukeratzeko (ez dauka zerbait txarra izan beharrik), oparitxoren bat banatzeko... Horrelako egoeretan erabil daiteke zotz egiteko kanta hau. Besterik gabe jolas moduan ere erabil daiteke: horixe da Elgoibar ikastolan egin zutena. Ume gehienek izan zuten biribilaren erdian egoteko aukera, txandaka.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Herriko Ahotsak ; Elgoibarko ikastola
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Bilduma: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Hezkuntza-etapa: Haur Hezkuntza (HH)
Lehen Hezkuntza (LMH)
Ikasgaia: Musika
Arte Hezkuntza
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Argitaletxearen webgunea
Ikusi bideoa
Adina / Maila: Haur Hezkuntza, 5 urte; LMHrako ere aproposa da