Azala
Bideoa

Txirikiletan [Bideoa - Interneteko baliabidea]

Neska-mutikoek txirikiletan jolasten zuten lehen, batez ere Garizuma garaian. Jolas horren bertsio bat proposatzen dugu bideo honetan, txirikilaren jaurtiketan oinarritutakoa. Zer behar da? Zer behar da? Bi makila. Bat 20 zm ingurukoa, puntak zorroztuta dituena: txirikila. Bestea metro erdi ingurukoa: galderoia edo mazetia. Jokalari denentzat bi makila izatea aski da. Izan ere, aldiro pertsona bakarra izango da txirikileroa (txirikila jaurtiko duena). Txirikila puntaduna izatea nahi ez badugu, beste aukera bat lurrean egurtxo bat jartzea da, eta txirikila haren gainean (horrela egin dute Kurtzebarri ikastetxekoek). Espazio zabala behar da jolas honetan aritzeko, eta txirikila jaurti behar den lekuan inor ez egotea, minik ez hartzeko. Nola jolastu? Txirikila airean hartzen saiatzea (jolasteko modu tradizionala) arriskutsua gerta daiteke, alde biak zorroztuta izaten dituelako. Istripu arriskurik ez izateko, gure proposamena txirikila jaurti eta ondoren jaurtiketa neurtzea da. Horrenbestez, inor ez da txirikila erori daitekeen eremuan egongo. 1-Taldeak osatuko dira. Taldeak osatzeko, zotz egin daiteke. Taldeak egiteko beste modu batzuk, txirikila erabilita: Bi-hiru metrora marra bat marraztuko dugu klarionarekin (belarretan baldin bada, makila bat jarri daiteke lurrean). Bi lagunek txirikila jaurtiko dute, galderoiarekin jota. Txandak jaurtiko dute, eta txirikila marratik hurbilen uzten duenak bere taldekideak aukeratuko ditu, eta, gainera, beraiek hasiko dira jaurtit...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: Euskal Herriko Ahotsak ; Kurtzebarri Eskola (Aretxabaleta)
Argitaratua: Eibar : Badihardugu Euskara Elkartea [2018]
Saila: Ahotsak ikasgelan
Kanta-jolasa
Gaia
Generoa / Forma Curriculumeko baliabideak
Bideo didaktikoak
Jolas didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Ikusi bideoa
Adina / Maila: LMH, 9 urtetik aurrera

Internet

Joan material honetara
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Lehen Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK19020108