Azala
Liburua Eskuragarri

Adiskideak gara? / Anabel Fernández Rey ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Adiskideak gara? aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako album bat da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdinak, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero. Anabel Fernández Rey-k bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Zenbaitetan, gustuko ez ditugun edo lana ematen diguten gauzak egin behar ditugu besteei laguntzeko, baina horrelaxe erakusten da benetako adiskidetasuna: eskaintze gisa, lankidetzatik, eskuzabaltasunetik eta egoismorik gabe. Izan ere, zailtasunetan elkarri lagunduz indatzen baita lotura afektiboa. Ez baitu axola fisikoki zein desberdinak garen edo zein gaitasun ezberdin ditugun. Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino – orrialde bikoitz mutuetan-, eta horrela zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara. Pertsonaien arteko solasa hitz eta keinuen bidez eratzen da: batak bere desirak hitzez adierazten ditu eta bestearen erantzuna bere adierazkortasunaren bidez sumatzen da. Lan honen arte-ezaugarri nagusia kolore eta pintzelkada leunak dira, askotariko planoekin eta hitzik gabeko adierazpenarekin batera.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fernández Rey, Anabel
Beste egile batzuk: López Gaseni, Manu
Argitaratua: Arre ; Pontevedra : Pamiela : Kalandraka , 2019
Edizioa: 1. argit
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Webgunearen lotura
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Webgunearen lotura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI FER adi Eskuragarri  Eskatu EK19040165