Azala
Liburua

Orain ez, Beñat

1980ko klasiko hau irakurle hasi berrientzako historia gogoetagarri eta dibertigarria izateaz gain, helduentzako abisua ere bada, izan ere, gurasoak beren zereginetan erabat murgildurik, seme-alaben beharrizan material eta afektiboekin ahazten bait dira maiz. Beñatek gurasoei bera jan nahi duen munstro bat dagoela esan arren, ez diote inolako kasurik egiten. Zentzugabekeriaren mukurua da, munstroak haurraren lekua hartzen du etxean, familiako beste inor horretaz ohartu ere egin gabe, Beñatekin egin ohi bezala, hor zegoenik ere ikusi gabe. Esaldiak laburrak, deskriptiboak eta elkarrizketa tankerakoak dira, kontakizunari arintasuna emanez. Irudiak berriz, kolore bizidunez eta irudi espresiboez eginak dira. Biñeta horietan argi azaltzen da Beñaten eskakizunen eta gurasoen axolagabekeriaren arteko jokabide kontrajarriak. Azaleko sinpletasun horren atzean, istorio deseroso bat kontatzen zaigu, gaur egun antzina bezain egiazkoa, edo are egokiagoa dena. (In)komunikazioari buruzko gogoeta egiteko irakurri beharrekoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: McKee, David
Beste egile batzuk: Linazasoro, Eva
Argitaratua: Arre ; Pontevedra : Pamiela : Kalandraka , 2019
Edizioa: 1. argit
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Webgunearen lotura
Adina / Maila: 4 urtetik aurrera (urdina)

Internet

Webgunearen lotura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI MCK ora Eskuragarri  Eskatu EK19040170