Azala
Liburua Eskuragarri

Julien Vinsonen hegaldia : Saturno globo aerostatikoan Baionatik Iruñera, XIX. mendetik XXI.era / Patxi Zubizarreta

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa -edo erotikoa- zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian. Bidaia gorabeheratsua suertatu zen eta Iruñean izan zuen nola-halako akabera, hain zuzen ere hiriburua karlistek setiatua zuten garai nahasian. Globozaleak susmagarriak gertatu ziren iruindarren artean -Cabrera jeneral karlistaren bake mezularitzat jo zituzten-, eta Saturno aerostatoaren helburua bera ere zalantzazkoa iruditu zitzaion Chiarari. Hala bada, bere asmo akademiko eta sentimentalak kasik detektibeskoak bilakatu ziren, zenbaitetan bertigoa eragiteraino. Julien Vinsonen hegaldia nobelak badu poesiatik -globo bat hegan poema bisual baten antzekoa da-, badu narratibatik eta historiatik -zein izan zen bidaiarien benetako helburua?-, badu folkloretik -denon baitan bizitza lokartu bat dago, besteak beste ipuin tradizionalen bitartez esna dezakeguna-, badu linguistikatik -hizkuntza bat ikasteak bi aldiz bizitzeko aukera eskaintzen du: beharbada horregaxetik izan ziren hain ugariak orduko bascologue edo euskalariak-. Simetrietan eta paralelis...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Zubizarreta, Patxi
Argitaratua: Irun : Alberdania, 2019
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Narrazioa (Alberdania) ; 128
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ZUB jul Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050105
Narratiba (Helduentzat) N ZUB jul Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE19050224