Azala
Liburua Eskuragarri

Euskararen genesiaz / Juan Miguel Munarriz

Lan honen helburua euskararen jatorria ikertzen saiatzea zen. Lehenbiziko erronka, baina, nondik heldu gaiari zen, nondik hasi. Hondarrean, gaurko euskara izan zen abiapun- tua, zehazkiago, gaurko esaldiak. Horretarako, gramatika liburuak arakatuz, bereziki EGLU gramatika-liburuetan aztertzen diren esaldi motak, hizkuntza osoa aztarnategitzat hartzea izan zen lana garatzea ahalbideratu zuena. Edozein aztarnategitan bezala, hizkuntzarenean ere aztarnak geruzetan sedimentaturik agertzen dira; berezitasun batekin: esaldiak eta gramatika-osagarriak nahasirik daude sedimentu horietan. Esaldi bildumak geruzaz geruza induskatzerakoan, beraz, bazterketak egiteaz gain, kotak markatzea baitezpadakoa izan zen. Ondorioz, hizkuntza-egoera desberdinak, garaiak eta beste hainbat berri jaso eta aztertu ahal izan ziren, hainbat non, jatorriaren bilaketak hizkuntzaren genesian barnatzera bideratu baitzuen ikerketa. Ondorioa liburu hau da. Bertan, J. M. Munarrizek ikerketa sakon eta harrigarriaren mailaz mailako prozesua eskaintzen du, euskararen barne-historia abiapuntuan, arkeologian erabili ohi denaren antzeko metodologiarekin garatua. Emaitza hizkuntzaren garabideari buruzko hipotesia da, euskararen genesiarena, alegia. Ekarpen ezinago berezia, beraz. Modu ulerterraz eta interesgarrian azaldua, ez bakarrik hizkuntz-adituentzat, euskararen garapenaz jakin-mina daukaten guztientzat baizik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Munarriz, Juan Miguel
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2019
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Saio eta testigantza (Pamiela) ; 217
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361´0 MUN eus Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19050271