Azala
Liburua Eskuragarri

Gigantes = Erraldoiak = Giants / testuak, Begoña Elorrieta; irudiak, Álex Orbe

Gigantes / Erraldoiak / Giants dugu "Ipuinak" bildumako hirugarren izenburua. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratzen du bilduma hori. 2017an abiatu zen bilduma, Bizkaiko herri-kultura, mitologia eta folklorea haur eta gazteen artean ezagutzera emateko, eta hiru eletan, gainera -euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez-. Lehen liburua Gargantuari buruzkoa izan zen: Gargantua txapeldun. Mikel Gil Sojok idatzi zituen testuak, eta Andrea Alonso Vargasek egin zituen ilustrazioak. 2018an, ostera, Marijaia argitaratu zen, Aste Nagusiko erreginaren omenez. Idoia Barrondok idatzi zuen, eta ilustrazioak Nuria Hachek egin zituen. Liburu horrek arrakasta handia bildu zuen Bilboko jaietan, festetako pertsonaiarik maitagarrienaren kolore biziak erakusten baitzituen. Orain, 2019an, eta Euskal Museoak antolatzen duen Bilboko Erraldoiak eta Buruhandiak erakusketarekin bat eginez, hainbat pertsonaia hautatu dira, eta ez bat bakarra: Erraldoiak, Bilboko pertsonaia guztiz ezagunak. Begoña Elorrietak idatzi ditu testuak, eta Alex Orbek egin ditu ilustrazioak. Bien elkarlanaren bidez sortu da liburu hau, non bi gaztek deskubrituko baitute Euskal Museoko Erraldoiak bizirik daudela. Bilduma honi esker, gazteek eta turistek gertutik ezagutu dezakete euskal kultura eta Bizkaiko mitologia eta folklorea. Gainera, zenbakiak ez dira inoiz berdinak; izan ere, ilustratzaile eta idazle bana aukeratzen dugu liburu bakoitzerako, eta ilustratzaileek nork bere modura islatzen dute idazleak proposaturiko te...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Elorrieta, Begoña
Erakunde egilea: Bizkaia. Foru Aldundia. Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Egilea(k): Orbe, Alex
Argitaratua: Bilbao : Bizkaiko Foru Aldundia, Euskara eta Kultura Saila, 2019
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: IpuinaK (Bizkaiko Foru Aldundia) ; 3
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Adina / Maila: 6 urtetik aurrera (urdina)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI ELO err Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19090228