Azala
Bideoa Eskuragarri

Estitxu [Interneteko baliabidea - Bideoa] / egilea, Baleuko

Gitarra beti eskuetan zuela, Estibaliz Robles Arangiz (1944 Beskoitze-1993 Bilbo) Euskal Herriak eman duen kantari onenetakoa da. Frankismoaren zentsura pairatu bitartean, Estitxu gogo handiz gonbidatzen zuten Frantzia eta Hego Ameriketako telebistetan. Garaiko kantaldiak, telebista edo irratsaioak, argazkiak eta lekukotasunak biltzen ditu ordubeteko dokumentalak. Bertan hitz egiten dute Estitxuren senideek eta lagunek, Maite Idirin eta Gontzal Mendibil abeslariek, Juan Carlos Irizar eta Gérard Luc musikariek, edota Jose Mari Iriondo, Mirentxu Purroy, Felix Linares eta Jaime Otamendi, Estitxu ondo ezagutu zuten kazetariek. Estitxuren ekarpen artistikoa gogora ekarri nahi izan du Franck Dolosor ETBko kazetariak eta Iban Gonzalez Baleuko ekoiztetxeko zuzendariak egindako ordubeteko dokumentalak. Omenaldi honetan artistaren ahotsa entzun liteke ia film osoan. Munduan barrena barreiatuta zeuden Estitxuri buruzko artxiboak elkartu dira lehen aldiz pelikula osatzeko.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Baleuko
Argitaratua: , 2017
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi materiala Argiaren webgunean
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK19100177