Azala
Bideoa Eskuragarri

Bizimodua berreraikiz [Bideoa - Interneteko baliabidea] / egilea, Goiena

Gazteak. Autoktonoak eta atzerrian jaio eta hona bizi izatera etorritakoak. Kuadrillak. Bakardadea. Arrazakeria. Aurreiritziak. Genero berdintasuna. Ala desberdintasuna? Hainbat jatorritako gazteek euren bizipenak kontatu dituzte eta etorkizuneko bide berriei ateak zabaldu dizkiete Bizimodua berreraikiz dokumentalean. Konturatu dira, bai atzerritik etorritakoak eta baita bertan jaiotakoak direnak ere, bizimodua berreraiki beharra dutela; gaur egungo egoera onartu eta etorkizunerako, egun existitzen diren trabekin apurtzeko. Gizarte patriarkal baten ondorioei buruz ere jardun dira eta zein egoera matxista bizi izan dituzten ere kontatu dute, besteak beste. Goiena Komunikazio Taldeak, emakume musulmandarren IMME elkartearekin elkarlanean ekoiztu du ikus-entzunezkoa. Elkarteko sortzaile Djamila Zereibyren ideian oinarrituta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasun sailaren dirulaguntzari esker eraman ahal izan da aurrera proiektua.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Goiena
Argitaratua: : [Goiena] , [2019]
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Zinema dokumentala
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikusi ARGIA.eus webgunean
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK19100438