Azala
Liburua Eskuragarri

Florenziako museoak / testu egilea, Jose Manuel Martinez; itzultzailea, Jose Antonio Aguirre

Munduko museo handien sail hontan liburu oso bat hiri bakarrari eskaini badiogu honegatik izan da, Floreantziak aldi guztietako arte kondairan izan duen toki berezi berezia nabarmentzeko. Badira, noski, museo eder asko Florentzian. Ofizioen Galeri aparta bikaina, nagusiki, errenazimendu garaiko pinturaren santutegi, eta zeinetan Botticeli maisu paregabearen alegoria handien sinbolismo harrigarriari eman behar zaio lenengo tokia. Ezin ahaztu ere florentziar Medizitarrak izan zirela, askoren ustez, gaurrengo museoaren nozioa ezagutzera eman zuten lehenak; obra klasiko eta garaikoak bildu zituzten. Halaz guztiz, ezinezko da areto bakar batera mugatzea eliz denetan, herriko etxe bakoitzean, zoko eta bazter guztietan erruz eta ugari zabaldurik dagoen arte guztia. Museo bat, berez, artea pilatu eta gordetzeko egina izan bada, Florentziak esku beteka zabaldu zuen. Gainezka darion arte zaletasun honi esker ezagun dezakegu florentziar gizonaren izakerak arterako duen berezko sena harrigarria. Oraindik ere txunditurik gauzka bere artearen gaztetasunaz, eta europear kulturaren kondairan bakar eta toki berezi batean nabarmen ageri zaigu Florentzia. Ireki itzazu liburuko hontako orriak eta hortxe aurkituko dituzu artearen munduan izar distiratsu izan diren izenak: Dante, Botticelli, Makiavelo, Leonardo da Vinci, Miguel Angel...

Zerrenda:
Egile nagusia: Martínez, Jesús Manuel
Egilea(k): Aguirre, José Antonio
Argitaratua: [s. l.] : Sendoa , 1980
Bilduma: Artea eta historia
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 75 MAR flo Eskuragarri  Maileguan eskatu EK19110214