%0 Book %A Galeano, Eduardo (1940-2015) %E Vilches, Mikel %I Txalaparta %D 2019 %C Tafalla %B Amaiur (Txalaparta) %@ 978-84-17065-89-8 %T Emakumeak / Eduardo Galeano ; itzultzailea, Mikel Vilches %U https://www.txalaparta.eus/es/libros/emakumeak %7 1. argit. %X Eduardo Galeano desjabetuen historiaren kontalaritzat har daiteke. Oraingoan, izenburuak dioen bezala, bi aldiz ezabatutako horien ahotsa dakar, emakumeak baitira kontakizun bilduma honen muin eta bizkarrezurra. Batetik, jardun publikoa egin duten emakumeak jasotzen dira liburuan, Rosa Luxemburg, Rigoberta Menchu eta Frida Kahlo esaterako; bestetik, mundu osoko hainbat emakume ezezagunen iraultzak eta balentriak. Horrela, haietako bakoitzarekin ate bat zabaltzen digu Galeanok, emakume horien bizitzetan eta, azken batean, emakume horiek gorpuzten eta irudikatzen duten munduetan barneratzeko. Ahanztura gainditzeko konjurua egin, eta norbanakoen bitartez kolektiboaren aldarria egiten du. Eduardo Galeano hil berritan argitaratu zen autoreak berak apailaturiko antologia hau. Bizitzari kantu egiten jarraitzen du idazle uruguaitarrak, ohi duen ahozko kontalariaren maisutasunaz, ez daitezen itzali ez haren ahotsa ez horrek dakartzan mundu horiek guztiak.