Azala
Liburua Eskuragarri

Lehen Hezkuntzako irakaslegaientzako problemak : aritmetika eta aljebra / Joxemari Sarasua Fernandez eta Ane Izagirre Korta ; [hizkuntza-zuzenketen arduraduna, Ander Altuna Gabiola]

Problemak ebazteko gaitasuna matematika-gaitasunaren adierazle nagusia da. Liburu honek, bereziki, Lehen Hezkuntzako irakaslegaiei lagundu nahi die zenbaitetan malkartsuxeak diren aritmetika nahiz aljebraren eremuetako problemagitza-bideetan barna. Lan honen izan-nahia ezinbestekoa eta ezin praktikoagoa da, gure ustean: oinarrizko problema ebatzien eta pausoz pauso azalduen bilduma baituzu esku artean, irakurle. Esan nahi baita, ezer gutxi da teknika heuristikoak buruz jakitea horiek praktikan nola gauzatu ez badakigu, edo ebatzitako problema eredugarrien corpus mardulxerik ez badugu eskura, edo geuk gerok problema bat ebatzi ondoren gure ebazkera zuzena den jakiterik ez badugu. Behar horri erantzun nahi dio lan honek. Jardutetik datorkigu problemak ebazteko gaitasuna. Ekinaren ekinez konfiantza eta atsegina geureganatzen ditugu. Bada, nondik eskuratu problemak egiten jarraitzeko adorea praktikan bertan ez badugu atseginik hartzen? Matematika gozatzen eta problemagintzan aurrera egiten akuilu eta bide-leungarri izango ahal zaizu liburu hau.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarasua Fernández, Jose Mari
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Egilea(k): Izagirre, Ane ; Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea : Euskal Herriko Unibertsitatea, 2019
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Problemak ebazteko gaitasuna matematika-gaitasunaren adierazle nagusia da. Liburu honek, bereziki, Lehen Hezkuntzako irakaslegaiei lagundu nahi die zenbaitetan malkartsuxeak diren aritmetika nahiz aljebraren eremuetako problemagitza-bideetan barna. Lan honen izan-nahia ezinbestekoa eta ezin praktikoagoa da, gure ustean: oinarrizko problema ebatzien eta pausoz pauso azalduen bilduma baituzu esku artean, irakurle. Esan nahi baita, ezer gutxi da teknika heuristikoak buruz jakitea horiek praktikan nola gauzatu ez badakigu, edo ebatzitako problema eredugarrien corpus mardulxerik ez badugu eskura, edo geuk gerok problema bat ebatzi ondoren gure ebazkera zuzena den jakiterik ez badugu. Behar horri erantzun nahi dio lan honek. Jardutetik datorkigu problemak ebazteko gaitasuna. Ekinaren ekinez konfiantza eta atsegina geureganatzen ditugu. Bada, nondik eskuratu problemak egiten jarraitzeko adorea praktikan bertan ez badugu atseginik hartzen? Matematika gozatzen eta problemagintzan aurrera egiten akuilu eta bide-leungarri izango ahal zaizu liburu hau.
Deskribapen fisikoa:91 or. ; 24 cm
ISBN:978-84-8438-702-2 (UEU)
978-84-1319-103-4 (UPV/EHU)