Azala
Liburua Eskuragarri

Filosofia : [Batxilergoa 1] / [egileak] Aitor Anduaga... [et al.]

Gaur egungo gizakia zientzia eta teknologia berrien mende dago. Hori dela eta, inoiz baino premiazkoagoa du horiei ikuspuntu orokorra ematea (zentzua ematea). Hori da, hain zuzen, Filosofiaren eginkizuna. Horregatik, liburu honek bi irakurle motari begira idatzia dago: irakasle/ikasleei begira eta baita euskal gizaki kultuei begira ere, gai horiek euskaraz irakurtzeko aukera izan dezaten. Liburu honetan garatzen den ideia nagusia Filosofia zer den argitzea da eta, horregatik, atal bat badu haren sorrera (Mediterraneoan) aztertzeko eta Sokratesi eta Platoni behar duten garrantzia emateko. Ondoren, gizakia aztertzerakoan natura/kultura eta arrazoia/pasioa ikertzen dira, gizakiaren unibertso sinbolikoaren sustrai gisa; baita gizakiak argudiatzeko (filosofia egiteko) dituen estrategia logikoak ere. Horrela, Logika, Zientzia eta Mintzaira elkarloturik agertzen dira. Gizakia etengabe ekintzan dabil gure munduan, eta hor sortzen zaizkion askatasunaren balio moralak, etika eta estetika ere aztertzen ditugu orrialde hauetan. Bukatzeko, gizabanakoa, demokrazia eta utopiak ditugu aztergai, inoiz baino garrantzitsuago bihurtzen ari zaizkigun gaiak. Bibliografia osagarria sartu dugu, gehiago jakin nahi duenarentzat.

Zerrenda:
Egilea(k): Anduaga Egaña, Aitor ; Berasain, Martin ; Berrizbeitia, Fernando ; Cabello, Jokin ; Lizeaga, Alberto ; Makuso, Juan Ramon ; Narbaiza, Iñaxio ; Ortega, Edurne ; Sarria, Ander ; Narbaiza, Ignacio
Argitaratua: Donostia : Gaiak, L.G. 2007
Bilduma: Historia eta Gizartea (Gaiak)
Zientzia eta Natura (Gaiak)
Hezkuntza-etapa: Batxilergoa
Ikasgaia: Filosofia
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Adina / Maila: Batxilergoa, 1. maila

Antzeko izenburuak