Azala
Liburua Eskuragarri

Terminologia anatomica / Jon Jatsu Azkue Barrenetxea ... [et al.]

Giza Anatomiaren arloko ezagutza mende askoan zehar garatu izan da, mundu zabaleko hainbat herrialdeetako adituen ekarpenetatik. Aditu horien hizkuntzetatik ekarritako termino ugariek aberastasuna eman diote anatomiaren hizkuntzari, baina nahasmen nabaria sortu ere, bereziki sinonimoen, homonimoen eta eponimoen erabilerarengatik. Eragozpen hau gainditzeko xedez, Anatomisten Elkarteen Nazioarteko Federazioak (IFAA) beregain hartu zuen nazioarteko lehendabiziko terminologia bateratua argitaratzeko ardura, latinezko Nomina Anatomica zelakoa, 1955. urtean. Bost berrikuspenen ondoren, Anatomiaren Terminologiarako Batzorde Federatuak (FCAT) Terminologia Anatomica izeneko latinezko eta ingelesezko izendegi estandar berria argitaratu zuen 1998. urtean. Nomenklatura berria gorputz zabaleko 7.500 bat atalen eta organoen izenez osatua da, bakoitzak beren-beregiko kode bana duelarik. FCATen agindua da latinezko izen horietatik abiatuta herrialdean herrialdeko hizkuntzetako bertsioak egokitzea, anbiguetateak saihestuz eta ahalik eta informaziorik gehien transmitituz, klinikaren eta zientziaren arloetan arautzat erabiltzeko. Esku artean duzun liburua Euskal Herriko Unibertsitatean Medikuntzako Graduko eta Odontologiako Graduko irakasleen ekarpenetatik 2011 eta 2018 urteen artean garatutako Terminologia Anatomica izendegi estandarraren euskarazko bertsioa da.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Azkue Barrenetxea, Jon Jatsu
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2019
Bilduma: Unibertsitateko eskuliburuak (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 611:001.4 ter Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20020086