Azala
Liburua Eskuragarri

Izen-sintagmaren antolaera / Juan Garzia Garmendia

Hitz egiterakoan, lehenik eta behin (edo, hobeki, aditzak adieraziko duenarekin batera), aipatu behar ditugu gure errealitatea osatzen duten zerak, konkretuak (leku, objektu, izaki) nahiz abstraktuak (denbora, egoera, erlazio, gertakari): izen bat eman, alegia, zeroi. Gero, hala izendaturiko zer mota bakoitzetik, zenbat alez ari garen jakinarazi behar izaten dugu, hots, dena delakoa kuantifikatu: bat, zenbait, asko. Bai eta espazioan eta denboran kokaturik erreferente jakin bat zehaztu ere: (zer horietatik zein?: edozein, ni/hau, zu/hori, hura, hor ikusten dudan[a]). Bestalde, kalifikatu ere egin dezakegu dena delakoa, hots, zer ezaugarri egozten dizkiogun adierazi: txiki, polit, bikain, harridura eragiten duen[a]. Funtzio oinarri-oinarrizko horiek betetzeko, era askotako tresneria morfosintaktikoa eskaintzen digu hizkuntzak, eta tresneria hori baliatuz osatzen dira izen-sintagma deritzegun eta perpausen osagai nagusietarikoak diren egitura txiki-handi, soil zein konplexuak. Hemen, testugilearentzat jakingarri eta baliagarri diren alderdiak azaldu nahi izan ditugu: izen-sintagmek ematen dituzten aukerak, gomendagarri diren jokabideak, eta zalantzak eta korapiloak askatzen laguntzeko arrastoak. Izenburuan, bada, antolaera hitza da gako nagusia. Bestea, izen-sintagma, esparrua: Solaseko zerak izendatzeko bideak ere izan zitekeen izenburu egokia. Juan Garzia Garmendia Itzultzaile, idazle eta irakasle dihardu. Hizkuntzaren erabilerari buruz, besteak beste, liburu hauek ditu arg...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Garzia Garmendia, Juan
Argitaratua: Bilbao : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 2019
Bilduma: Testugilearen eskuliburua (EHU)
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 811.361'367 GAR ize Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20020107