Azala
Liburua Eskuragarri

Vlad : munduko banpirotxo baldarrena / [testua] Anna Wilson ; marrazkiak, Kathryn Durst ; [itzulpena, Aitor Arana]

Vlad zortzi urteko banpiroa da, erabat arrunta. Gainerakoetatik bereizgarri duen gauza bakarra da ez dela banpiro oso trebea: ez du gogoko odolaren zaporea, saguzar egiteko ez da gai eta, esaterako, egunez lo egin beharrean (banpiro onek egiten duten bezala), ilundu arte itzarrik geratzen da, Miseria Etxeko liburutegi handian gizakiei buruz aurkitu zuen eleberria irakurtzen. Vladen gurasoak banpiroak dira eta harro daude banpiro izateaz; baina ez daude batere pozik beren semeak ikasketetan dituen emaitza urriekin. Beraz, ultimatuma eman diote: edo lo egiteko ordua baino lehen banpiro bihurtzen ikasten du edo Dorre Beltzera bidaliko dute, zigortuta. Aukera horrekin ikaratuta, eta gizakiak bere familiak dioen bezain gaiztoak ez direla sinetsita, Vladek ezkutuan egin du ihes etxetik, Flit saguzar maskotaren laguntzaz. Herriraino iritsi eta hain gogoko duen eleberrian ageri den ikastetxea bezalakoa bilatzen hasi da, begirada bat emateko baino ez… Baina Minxiek, ikasleetako batek, mutil berri batekin nahastu eta Vladek, azkenean, eguna eskolan eman du. Une horretan konturatu da hobeto sentitzen dela gizakien artean banpiroen artean baino.

Zerrenda:
Egile nagusia: Wilson, Anna
Beste egile batzuk: Durst, Kathryn ; Arana, Aitor
Argitaratua: [S.l.] : Ibaizabal, 2018
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Vlad, munduko banpirotxo baldarrena (Ibaizabal) ; 1
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N WIL vla Eskuragarri  Eskatu EK20020127