Azala
Liburua Eskuragarri

Billinghurst gazteluaren kasu bitxia / testua, David Fernández Sifres ; marrazkiak, Albertoyos ; [itzulpena, Aitor Arana]

Nautilus taldeko bost neska-mutilak eta beren maskota, azeria, Avante detektibe eskolako ikasleak dira. Eskolako ikertzaile onenak izateko duten gogo bizia dela eta, hainbat kasu dituzte aurrez aurre eta, horietarako, beren trebetasunak batu beharko dituzte, batere susmagarriak ez diren errudunak agerian uzteko. Nautilus taldeko neska-mutilak lehian dira, beren lehen misioan. Billinghurst gazteluan harribitxien erakusketa bat dago eta hura hondamendi bilakatu da, antolatzaileek harribitxiak banan-banan desagertzen doazela jakitean. Ikertzaile taldea lanean hasi da, baina, gazteluaren inguruetan jarri duten atrakzio azoka batek zaildu egiten du beren egitekoa. Azokan zenbait makina bitxi daude, besteak beste, elur bolak fabrikatzen dituen automata bat. Neska-mutilek, azkenean, lapurretaren arduraduna nor den jakin dute: erakusketako antolatzailea bera da; guztiak nahastu nahi izan ditu, ustez itsua zelako, eta elur bolen automataz baliatzen jardun du, gaztelutik harribitxiak ateratzeko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Fernández Sifres, David
Egilea(k): Albertoyos ; Arana, Aitor
Argitaratua: [Amorebieta-Etxano] : Ibaizabal, L.G. 2018
Bilduma: Avante detektibe eskola ; 1
Gaia:
Generoa / Forma: Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (gorria)