Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) : 2014ko 1. deialdia

EGA izan da urte askoan euskarazko gaitasuna ziurtatzeko agiririk ezagunena. Bere aurrekari zuzena Euskaltzaindiaren D titulua izan zen. EGAren lehen deialdia 1982an antolatu zen eta azkena 2019an. Bitarteko 38 urte horietan 125.000 herritar bihurtu dira “Egadun”. Aldi berean, euskal gizartea ez ezik, euskara ere aldatuz joan da eta, ezinbestean, baita EGAko azterketa-ereduak ere, antzinako moldeak zaharkituta gelditu ahala. Azken aldian, 2000 urtetik aurrera, EGA Europako hizkuntza-azterketei lotua egon da, ALTE erakundean partaide izanik: Europako Erreferentzia Markoaren C1 mailan homologatuta eta kalitatezko Q ziurtagiria ere lortuta. Hainbat urtetan erabilitako azterketak paperezko liburuetan argitaratu ziren, interesa zuten ikasle-irakasleek azterketa presta zezaten. Azken urteetako azterketak formatu digitalean eskaintzen dira, euskara landu nahi duenak material hori eskura izan dezan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Euskadi (Autonomia Erkidegoa). Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
Argitaratua: Gasteiz : Hezkuntza Saila, 2014
Gaia
Generoa / Forma Azterketak
Loturak: Atariko proba
Atariko proba: erantzun zuzenak
Proba idatzia: ulermena (1)
Proba idatzia: ulermena (2)
Proba idatzia: idazmena (1)
Proba idatzia: idazmena (2)
Proba idatzia: erantzun zuzenak (1)
Proba idatzia: erantzun zuzenak (2)