Azala
Liburua Eskuragarri

Artikutza 1909-2019 : ehun urteko paradisu naturala / [textuak, Daniel Burgui Iguskiza ; itzulpena, Miren Mindegia eta Elhuyar Fundazioa ; ilustrazioak, Maite Mutuberria]

Duela ehun urte, 1919ko urtarrilaren 27an, Donostiako Udalak basoak, landak, zelaiak eta baita herri txiki bat zuen 3.638 hektareako eremu bat erosi zuen, Nafarroa eta Gipuzkoako mendien artean kokatzen zen bailara txiki eta ezezagun bat: Artikutzako lursaila. Udal agintarien helburua, urteko egun gehienetan etengabe euria duen eremu honetako erreka eta errekastoak kanalizatu eta ur jarioa bereganatzea zen. Donostia, izan ere, garapen, hazkunde eta zabalkuntza prozesu betean zegoen hiri garaikidea zen. Ur garbi, emaritsu eta ugariaren horniketaz bermatzea beharrezkoa zuen hiri bat. Alta, lursaila erosi zenean, eremuko paisaia gaizbera eta degradatua zen, nekazari, artzain, meatzari eta olagizonen mendez-mendeko ustiapenaren ondorio. Egoera latz honi aurre egiteko eta uraren garbitasuna bermatzeko aitzakiarekin, Donostiako Udalak giza aktibitate oro debekatu, lursaila itxi eta eremuaren zati bat birbasotu zuen. Hala hasi zen ingurugiroaren kudeaketa-esperimentu kontserbatzaileenetako bat, eta horren ondorio, inguruak aurrekaririk gabeko birsorkuntza bizi zuen. Artikutza biziberrituz joan zen. Gaur egun, lursaileko biodibertsitatea oso zabala da, habitat interesgarriak daude eta ubide zoragarri bat dauka. Red Natura 2000 sarearen baitan dago eta 2015ean kontserbatzeko Eremu Berezi (KEB) izendapena jaso zuen. Orain, hain zuzen ere erosi zenetik ehun urte bete direnean, lursaila bere erronka handienari aurre egitear dago: milioi eta erdi metro kubiko baino gehiago dituen Enobie...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Burgui Iguskiza, Daniel
Erakunde egilea: Elhuyar Fundazioa
Egilea(k): Mindegia , Miren ; Mutuberria, Maite
Argitaratua: Donostia : Donostiako Udala, 2020
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak

Antzeko izenburuak