Azala
Liburua Eskuragarri

Mendiko erregea / [testua eta marrazkiak] Judith Rossell ; [itzultzailea, Aitor Arana]

Stella Montgomery hamaika urteko umezurtza da, oso ume berezia, batetik, jakin-min ugari dituelako eta mundua arakatu nahi duelako, inguratzen duen gizarte itogarriaz haratago, eta, bestetik, ezaugarri paregabe bat duelako: ikusezin egiteko gai da. XIX. mendearen amaierako Ingalaterra viktoriarrean girotuta dago; protagonistak aurrez aurre dituen abenturek misterioa eta intriga izaten dituzte, baina baita amesgaiztoaren ukitua ere, baina, azkenean, amaiera zoriontsua izaten dute. Stellaren izebek neskentzako barnetegi ilun batera bidali dute iloba. Bertan, izaera menderakaitz eta egoskorrenak ere arrastoan sartzen dituzte. Baina beraren lagun berrietako bat era misteriotsuan desagertzen denean, Stella ez da besoak gurutzatuta geratu. Haren bila joatea erabaki du, aurre egin beharko dien arriskuei axolagabe. Bere bizitza arrisku larrian jarri ondoren, Stellak Mendiko Erregeari aurre egingo dio eta izaki gaizto horrek bahituta zituen pertsona multzoa askatuko du; horien artean, bere aita.

Zerrenda:
Egile nagusia: Rossell, Judith
Beste egile batzuk: Arana, Aitor
Argitaratua: [Amorebieta-Etxano] : Ibaizabal, L.G. 2020
Bilduma: Stella Montgomeryren misterioak ; 3
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 8 urtetik aurrera (Gorria)

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako narratiba N ROS men Eskuragarri  Eskatu EK20050411