Azala
Liburua Eskuragarri

Bala zeru urdina / Xabier Aldai

Orainak balak, bonbak opaltzen ditu eskubeteka sotoetako zeru ezin azulagoan. Eta poema liburu batek dezakeena ematen du "Bala zeru urdina"k, bere garaikoa izateko sena eta grina. Poetari morge-ra deitzen diote hilotzak ezagutzeko, bere lana ez da ordea nekrofilia hutsa, bizira ekarriz kitatuko ditu hilekikoak, edo, okerrenera, armatarako erabiliko haien soinatalak. Bizientzat idazten da. Ez du poesiak onartuko historia amaitu denik, hurrengo lerroetan historiaurre krudel baten aritmetika dator aletua. Betikoa, gizaki bakartuz, irenduz, antzutuz, osatutako gizateri erbala, oihartzun anitzen segadak aho berriz esanak. Merezi zuen euskal poesiaren urteetako ihardunak. Zainik erasaten ez zuen poesia gehiegi idatzi dugu aspaldi zaharrean, poesia txarra. "Bala zeru urdina"k min ematen du gogora orduko. Zeruak askatasunari haizea emateaz bat, zanga jartzen dio arnasari alanbrezko hesiz. Modernoa da Aldairen poesia, Aresti ezkero modernoena, belaunaldi baten itule datekeen nortasun handiko boza. Poesia pasio publikoa da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aldai, Xabier
Argitaratua: Lasarte-Oria : Susa, 1993
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Poesia (Susa) ; 16
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P ALD bal Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20060494